MUSIKA

04:38 0 Iruzkinak

ELORRIFARRE FANFARREA

Elorriko fanfarrea 2008-2009an jarri zen martxan. Ikasturte horretan 3.zikloan haize eta perkusiozko instrumentu ezberdinak jotzen zituzten ikasle asko bildu ziren, taldean jo eta Elorriko egun bereziak animatzeko gogo handiekin.

Bi dira fanfarreak bere musikarekin alaitzen dituen egun bereziak: Olentzeroren festa eta inauteriak. Mendillorriko auzoan zehar eskola guztiak egiten duen kalejiran parte hartzen dugu, kalejirari hasiera emanez. 2016/2017. urtean gure ikasleak oso gogotsu zeudenez, Agate Deuna egunean kalera atera ginen kopletan laguntzeko.

Urtetan zehar jarraitu dugu Elorriko fanfarrea 3. zikloko ikasleekin osatzen eta zenbait urtetan ere iada gure eskolatik institutura joandako ikasle ohiak ere etorri dira gurean parte hartzera.

Honela, egun fanfarrea 4.,5. eta 6. mailako ikasleek eta irakasleok osatzen dugu, fanfarrerako instrumentuak jotzen dituztenak, edo parte hartzeko gogoekin daudenak perkusioa indartuz. Adin ezberdinetako ikasleek lankidetzan bakoitzaren gaitasunak eskaintzea besteen gozamenerako dugu helburu.

2016/2017an  izena jarri genion fanfarreari: ELORRIFARRE.  Talde bezala adierazten gaituen zapi bordatua ere badugu. Oso harro gaude fanfarrean parte-hartzeaz eta ikasturte bakoitzean gero eta partaide gehiago ditugu Elorri eskola eta Mendillorriko kaleak musikaz eta alaitasunez betetzeko asmoz.


IMG_20170126_230704.jpg

elorrifarre 17 iñauteriak.jpg


PC220128.JPG



AGATE DEUNA
 
Agate Deuna egunean auzoan zehar kantatzera ateratzen gara zikloka. Auzoko denda ezberdinetatik pasatzen gara eta 2. ziklokoak auzoko haurtzaindegira doaz. Geroago eskolako patioan eskola guztia elkarrekin abesten dugu. Auzoko jendea ezagutzeko eta agurtzeko,  haiekin hitz egiteko... aukera ederra eta taldean abesten gozatzekoa ere.





IKASTURTE BUKAERAKO KONTZERTUA

3. ziklo ikasleek elkarlanean egiten dute. 2 emanaldi eskeintzen ditugu, bat ikasleria eta irakasleriarentzako eta bestea familientzako Elorriko areto nagusian.
.

0 iruzkinak: